Eleka 2002. urtean IXA taldea eta Elhuyar Fundazioaren ekimenaren ondorioz sortutako enpresa da. Bere jarduera nagusia ingeniaritza linguistikoa da, hau da, lengoaia naturalarekin erlazionatutako softwarearen garapena eta teknologia linguistikoko aholkularitza.
SDV Consultores-ek enpresak etorkizunean jarraitu beharreko norabidea finkatzeko asmoz, Elekaren Plan Estrategikoaren garapenean parte hartu du.